XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zuk ez duzu inoiz ulertuko esan zion EOMak, eta horregatik ez nizun neure sekretua esan nahi ".

O, esaidazu!@- eskatu zion neskak.

- Esaidazu nola biltzen dituzun ametsak eta ulertuko dizut! Esaidazu den dena!.

EOMa aulkian eseri zen, eroso, zangoak gurutzatuz.

Ametsak hasi zitzaion oso misteriotsuak dira.

Ametsak airean igeri dabiltza, bira eta bira, lotan dagoen jendearen bila, bol-bol egiten duten burbuilatxoak balira bezala.

Eta zuk ikus al ditzakezu? galdetu zion Sophiek.

Ez, inola ere ez.

Eta nola harrapatzen dituzu orduan? itaundu zion neskak.

Ai ene! oihu egin zuen EOMak.

Oraintxe bai gaudela sekreturik ilun eta misteriotsuenaren atarian!.

Ez diot inori ezer esango!.

Sinesten dizud esan zion EOMak, begiak itxi eta geldi geratzen zen bitartean.

Ametsek jarraitu zuen burrun-burrun gozoa egiten dude gauez airean igeri dabiltzanean, baina burrun-hots horiek apenas duden indarrik eta horregatik leka-gizakiek ezin dude horrelakorik entzun .

Eta zuk entzuten al dituzu? galdetu zion Sophiek.

EOMak hatza bere belarri handietara zuzendu eta atzera eta aurrera eragin zien, harro-harro, harro eta irribarrez.

Ikusten al diduzu? galdetu zion.

Ikusiko ez ditut ba! erantzun zion Sophiek ".

Kamioi-gurpilak irudituko zaizkizu zuri - esan zuen.